Fue una victoria memorable: Garaipen gogoangarria izan zen. (bat)
Fue un encuentro memorable porque no nos habíamos visto desde la universidad: Gogoratzeko moduko topaldia izan zan, unibersidadean gengozanetik ez genduan alkar ikusten eta. (bizk)
Quieren firmar un convenio para prohibir el tráfico de animales, pero todavía solo han presentado el memorando: Animalien trafikoa debekatzeko hitzarmena sinatu nahi dute, baina oraindik memoranduma baino ez dute aurkeztu. (bat)
Ponen a disposición de los ciudadanos un memorando sobre lo que debería ser el trabajo de los barrenderos: Kale-garbitzaileen lanak izan beharko lukeenaren gaineko memorandoa herritarren eskura jarri dute. (bat)
Se han redactado muchos memorandums vinculados al cambio climático, pero se han firmado pocos acuerdos reales: Klima aldaketeari lotutako memorandum asko idatzi dira, baina benetako akordio gitxi firmau. (bizk)
Acaban de presentar el memorándum sobre el sector primario dentro del debate sobre el plan de revitalización para la comarca: Lehen sektoreari buruzko memoranduma aurkeztu berri dute eskualdearen biziberritze planaren gaineko eztabaidaren barruan. (bat)