Argazkia: Labayru Fundazioa
beste
1izlg.
Ardao hau barik, beste bat gura dot.
Mutil bietarik bata ezagutzen dot, bestea ez.
Beste txakur bat ekarriko dogu.
Ekarrizu beste apur bat.
Beste bost platerkada be jango leukez.
sin gaineko
2adj.
Hau ez da lehengoa, beste bat da.
Alkarregaz guztiz beste dira.
3postp.
Aurrean genitiboa, nominatiboa edo ergatiboa dauela, subjektu funtzinoan.
Geuk be zuen beste behar egin dogu.
Zuk beste badaki horrek.
Guri beste mesede ez jako beste inori egin.
4mend. konp.
Luze beste zabal dago hori.
sin baizen (bizk)/bezain (bat), gara
5mend. konp.
tanto... como (lo que).
Aurrean gura izan, nahi izan... lako aditzak, -t(z)eko osagarria edo aditz jokatua -(e)n menderagailuagaz dauela.
Ogi honegaz badaukazu behar dan beste?
Nahi beste ur edan zeinke.
Biziteko beste irabazi ezkero, nahikoa da.
Gura dozun beste berba eizu.
Eskatutako beste eroan deutsazanez, orain bera dago hainbarik.
6izord.
otro -tra, cualquier otro.
Irakasle horrek baino bestek ezin emon leikigu eskolea.
Ezin du ikusi besteren onik.
Besteren buruan kaltea ikusi dauenak gordeko dau berea.
Niri baino hobe izango da besteri galdetzen badiozu.
Beretzat gorde gauza ona eta besterentzat hondarrak.
Beste bategaz joan zan.
7postp.
no otro que, nadie más que.
Aurrean -(e)z osagarria dauela.
Zutaz beste ezin dut inor maite.
Nitaz besteak: Todos excepto yo.
8izord. (adkor.)
¡otro que tal!
Harridura-perpaus jakin batzuetan.
Hara bestea! Gauza bakotxik esaten dozu!
Haor bestea! Zer dino honek, ostera?
9izord. (kolok.)
(el) otro, (la) otra. Ref. al marido, la mujer o la pareja de uno.
Singularrean.
Besteak eroan ez baeban umea eskolara, ez nintzan beharrera garaiz helduko.
-Bestea ez dator, ala? -Ez, etxean itxi dot, buruko minagaz egon ezinda dagoala-ta.