Argazkia: Labayru Fundazioa
gabon Eu
1agur-interj.
Gabon, jaun-andreak.
Gabonak alkarri emonaz, aldendu ginan bakotxa bere etxera.
Ez zaitez joan ohera gabonak eman gabe.
Gabonik be esan barik joan zan.
Gabon esaten da gauez eta egunon goizean.
sin gau on
2iz. ber. (pl.) Erl.
Navidades, fiestas de Navidad.
Gabon-zorionak: Felicitaciones navideñas.
Gabonak etxean igaroteko egunak dira.
Gabonetan turroia eta txanpana ugari!
Zubi barria Gabonetarako amaituko ei dabe.
Gabon aurretxora arte itsasoan ebilzan txalupak.
sin Eguberri
3iz. ber.
Abenduko zein egunetan da Gabon?
Dringilin dron / gaur gabon, / sabela betea jaukat eta / besteak hor konpon. (Herrikoa)
Gabon gaboneta / errez errezeta, / Jesus jaio da ta, / jo daigun kisketa. (Herrikoa)