Argazkia: Labayru Fundazioa
gaitz (bat) gatx (bizk) Eu
1 iz.
Gaitzen batek jo du.
Gibeleko gaitzak oheratuta eduki du.
Ez dakigu gaitzez hil den ala ezbeharrez.
Herio gaitza etorriz gero, ez dago hari alde egiterik.
2 adj.
Erraza egin zeuk, eta gaitza bion artean egingo dugu.
Ikasgai hau ez da gaitza, baina bai luzea.
3 adj.
Haserre gaitzak ondorioak ere larriak ekartzen ditu.
Bero gaitza dago gaur.
Indar gaitza dauka horrek.
4 iz.
Atera gaitzazu gaitzetik.
Ahal duten gaitz guztia egiten diete.
sin kalte
5 iz.
mal. Ref. a lo opuesto al bien.
Gaitzerako bidea eman zigun.
Etxean dagoen gaitza, ezagutzen erraz da.
esr Ez da gaitzik onik ez dakarrenik: No hay mal que por bien no venga.
sin gaizki, gaizto
6 adj., adb.
Ordu gaitzean etorri zara.
Azterketa gaitz egin arren, ez etsi.
sin txar
7 iz.
Ez dut gizon honetan gaitzik aurkitzen.
Bere gaitza estaldu nahirik gezurra esan zuen.