Argazkia: Labayru Fundazioa
inor Eu
1 izord.
Ezezko esaldietan eta baiezko konparazinoetan; sarritan be(re)/ere indargarriagaz.
Ez dot inor topau etxean.
Ez zegoen inor herri guztian.
Inor baino gehiago izan gurakoa da.
Inor ez lakoa zara, negu gorrian mangutsik!
-Ikusi dozu inor? -Ez, inor be ez.
Ez dogu inor be ikusi.
Itzelezko lainoa sartu zan eta ezin inor be ikusi.
2 izord.
Batez be galderazko eta baldintzazko perpausetan, eta baita baiezko jakin batzuetan be.
Inor badator nigaz?
Inor etortekotan, gurasoak etorriko dira.
sin baten bat, norbait, nonor (bizk)/nor edo nor (bat)
3 izord.
otro -tra, otra persona, persona ajena.
Inork esan baleutso, haserratuko zan.
Norberak egin eta inori errua bota.
Neuretzat onena eta inorentzat txarra.
Inoren hutsak ikusten ditu, baina bereak ez.
Inoren ama ona da, baina norberarena hobea.
Geuri ezer esan barik inogaz egin tratua.
Etxekoetan ez, baina inogazko hartu-emonetan kontuz ibili.