Argazkia: Labayru Fundazioa
abonar
1vb. Fertilizar
-(r)i ongarria egin | zabaldu, ongarritu, ondu, gozatu, goritu; estercolar -(r)i satsa egin (tb. en plur.), -(r)i simaurra egin, -(r)i korotza egin/-(r)i gorotza egin (tb. en plur.), satsa(k) zabaldu, simaurra zabaldu, korotza(k) zabaldu/gorotza(k) zabaldu, satsitu/sastu, simaurtu, koroztu/goroztu, pekoroztu/bekoroztu.
Es necesario abonar bien la tierra antes de esparcir la semilla: Hazia zabaldu orduko, behar-beharrezkoa da lurra oparo ongarritzea. (bat)
2vb. Acreditar, respaldar
bermatu; sostener eutsi, sostengatu, -(r)i euskarri emon/-(r)i euskarria eman, -(r)i sostengua eman; reafirmar sendotu, indartu.
Dichas afirmaciones están abonadas por varias autoridades científicas: Baieztapenok zientzietako zenbait adituk bermaturik dagoz. (bizk)
De alguna manera, los hechos abonan su teoría: Gertaerek halako sostengua ematen diote bere teoriari. (bat)
3vb. Pagar
Abone su consumición en la caja, por favor: Edaria kutxan ordaindu, mesedez.
Os abonaré la factura antes de que acabe el mes: Fakturea hilea amaitu orduko pagauko deutsuet. (bizk)
4vb. En contabilidad
Le abonaremos el importe de la transferencia en su cuenta corriente: Transferentziaren zenbatekoa zure kontu korrontean abonatuko dizugu. (bat)
5vb. Ref. a publicaciones, servicios, etc., suscribir
harpidetu, abonau/abonatu, harpidetza egin, harpidedun egin, abonadu egin/abonatu egin.
Podrás abonarte al boletín de noticias y darte de baja en cualquier momento: Albiste-buletinerako harpidetza egin eta nahi duzunean uzteko aukera izango duzu. (bat)
Estoy abonado a la ópera y asisto a los conciertos siempre que puedo: Operara abonauta nago eta ahal dodan guztietan joaten naz kontzertuetara. (bizk)