Argazkia: Labayru Fundazioa
fijar
1vb. Determinar
jarri, zehaztu, xedatu, finkatu, izentau/izendatu, epetu/epatu (ref. a plazos).
Fijaron la fecha de la comida: Bazkariko eguna zehaztu zuten.
Para que no haya problemas, fijaremos un plazo para devolver el dinero: Arazorik egon ez daiten, epea ipiniko dogu dirua bihurtzeko.
2vb. Reparar en algo o alguien
arreta ipini | jarri, [-(r)i] erreparau/erreparatu, arretaz begiratu | entzun, adi egon; fijar la mirada -(r)i begiratu, -(r)i so egin.
Fijó los ojos en la televisión y no los apartó hasta que alguien la apagó: Arreta osoa telebistan ipini zuen eta, baten batek amatatu arte, ez zituen begiak telebistatik kendu.
Me fijé en los bellos ojos de la camarera: Zerbitzariaren begi ederrei erreparatu nien.
3vb. prnl. Darse cuenta
konturatu, ohartu, [-(r)i] erreparau/erreparatu, igarri, ikusi, kargutu, jaubetu/jabetu, ohar izan.
¿Te has fijado en lo bonitas que son las nuevas gafas de Jon?: Ikusi dozu ze politak diran Jonen betaurreko barriak?
Es un pésimo conductor, nunca se fija en las señales de tráfico: Gidari kaskarra da oso, ez die sekula trafiko-seinaleei erreparatzen.
4vb. prnl. Echar el ojo
begiz jo, -(r)i begia jo, -(r)i begia(k) bota | ipini | jarri; elegir begiztau/begiztatu, -(r)i begi eman.
5vb., vb. prnl. Asegurar o sujetar
irmetu/irmotu, tinkatu, finkatu, -(r)i atxiki, sendotu, gogortu, inkau/inkatu, eratxiki; ref. a carteles ipini, jarri, itsatsi; // sólo [vb.] -(r)i lotu, kateatu, josi, tinkatu, segurtatu.
Fijó la madera en la pared mediante un clavo: Untze bat josita sendotu eban horman ohola.
sin asegurar