Argazkia: Labayru Fundazioa
-en Eu
1 atzizk.
indica posesión o propiedad.
Genitibo kasuaren atzizkia.
Mikelen etxea.
Edozeinen eginbeharra.
Umeen jolas eta olgetak.
Gizonen eta andren arteko harremanak.
2 atzizk.
el (que) más, la (que) más, lo (que) más.
Konparazino-atzizki superlatiboa; adjektiboai, adberbioai eta zenbatzaile jakin batzuei loturik.
Neuk ezagutzen dot ondoen.
Hauxe da neskarik politena.
Gizonik zuhur eta jakitunena.
Astiroen eta txarren dabilen autoa.
Gehien edo gitxien dakiana.
3 atzizk.
se emplea con valor de gerundio activo.
Inesibo zaharra.
Lapurren harrapau eben: Le cogieron robando.
Beharren badaki: Ya sabe trabajar.
Itaurren dabil: Anda guiando la yunta de bueyes.
Nabasen egin soloan: Labrar la huerta.
4 atzizk.
indica futuro.
Partizipioari loturik; batez be -n konsonanteaz amaitutakoai.
Goizeko hamarretarako egonen da Bilbon.
Festa ederrak izanen dira udan.
sin -ko
5 atzizk.
indica algo futuro.
Izen-atzizkia.
Eginen: Quehacer.
Esanen: Lo que se ha de decir.
Harturen: Haber, crédito.