Argazkia: Labayru Fundazioa
bezala Eu
1 mend. mod.
como, así, de la misma manera que.
Sarritan mende-perpauseko aditz barik.
Egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere.
Zuk esan duzun bezala egingo dut.
Hark bezala egin nahi dugu geuk ere.
Atzo bezala etorri da gaur ere.
Gurekin bezala inorekin ere ez zara egongo.
Harrotu bezala ikusi ditut.
Behar bezala hitz egizu.
Gaua balitz bezala, ilun-ilun zegoen.
Ezin arnasa hartuz bezala dabiltza.
Erran bezala, beranduegi da horretarako.
2 mend. denp.
en cuanto, al mismo tiempo que.
Gehienetan, aurrean partizipioa dauela.
Zu agertu bezala isildu egin da.
3 mend. kaus.
como, ya que, debido a que.
Beldur zen bezala ez zuen hitzik esan.
sin lez
4 postp.
Aurrean artikulu bako izena dauela.
Bere jaun eta jabe bezala hartu zuen.