Argazkia: Labayru Fundazioa
jan Eu
1 ad. dau (col.)
Jaizu zeozer.
Janda nago.
Jateko gagoz hondino.
Gitxi jan ezkero, gaixotu egingo zara.
Jateko orduan batzen da familia osoa.
Gosez dagoanari jaten emon.
Janez-janez itxarongo deutsut.
sin elikatu, hartu
2 iz.
Ez dau janak bakarrik asetzen gizona.
Hemen badaukagu bost eguneko jana.
Txakurrari jana emon behar jako.
Janaren janaz osasuna galdu eban neskatxiak.
esr On deigula janak eta kalterik ez edanak: ¡Que aproveche!
sin janari, jateko
3 iz.
Baba-jana: Alubiada.
Janera etorri ziran guztiak pozik urten eben.
San Andres egunean jana eukiten dabe arrantzaleak.
sin oturuntza
4 ad. dau
Aizto hau ugerrak janda dago.
Etxe zahar hori urak janda dago.
Artilezko manta sitsak jan zigun.
Zorroztarriak zorroztu eta jan egiten dau igitaia.
5 ad. dau
Alpertzar horrek etxea aspaldi janda dauka.
Itxi ezkero, bereak eta inorenak, danak jango leukez.
6 ad. dau
Horrek autoorrek nireak baino gasolina gehiago jaten dau.
sin kontsumidu (bizk)/kontsumitu (bat), erre