Argazkia: Labayru Fundazioa
artean Eu
1 postp.
Aurrean -(r)en osagarria edo artikulu bako izena dauela.
Jauregia etorbide nagusiaren eta itsas pasealekuaren artean dago: El Palacio se encuentra entre la avenida principal y el paseo marítimo. (bat)
Etxe artean dagoen bidetxua hartuizu eta gero ezkerretara egin: Coge el caminito que hay entre esas casas y después tira para la izquierda. (bizk)
2 adb.
Artean, nik beste zeozer egingo dot: Mientras tanto, yo me dedicaré a otra cosa. (bizk)
Kontuak amaieran egingo ditugu, eta artean, behar duzun guztia emango zaizu: Haremos las cuentas al final, y entretanto, te proporcionaremos todo lo que necesites. (bat)
3 mend. denp.
Aurrean partizipioa edo sarritan aditz jokatua -(e)n menderagailuagaz dauela.
Janzten zaran artean, armozau eizu: Desayuna mientras te vistes. (bizk)
Bizi naizen artean eskertuko dizut: Te lo agradeceré durante toda mi vida. (bat)
Atea giltza emonda dagoan artean, ez dago ezeren bildurrik: Mientras esté la llave echada, no debemos temer nada. (bizk)
sin bitartean
4 mend. denp.
hasta (que).
Aurrean aditz jokatua -(e)n menderagailuagaz edo sarritan partizipioa dauela.
Hil artean zure esanetara izango nauzu: Estaré a tus órdenes hasta que me muera. (bat)
Zaude hemen ni etorri artean: Espera aquí hasta que yo llegué. (bat)
Gurasoenean biziko naz, harik eta beharra topau artean: Viviré en casa de mis padres hasta que encuentre trabajo. (bizk)
Zeure buruagaz bakean ez zagozan artean, zeure bizitza izango da penazkoa: Hasta que no te perdones a ti mismo, tu vida será un martirio. (bizk)
5 postp.
Aurrean adlatibo zein nominatibo kasua edo adberbio jakin batzuk dirala.
Orain artean ez dot holakorik ikusi: No había visto nada igual hasta hoy. (bizk)
Noiz artean ibili beharko dugu horrela, ba?: Hasta cuándo tendremos que seguir así? (bat)
Lo eizu, umea, goiz artean: Duerme, mi niña, hasta que amanezca. (bizk)
Egun artean ibili ziren jairik jai: Anduvieron de fiesta en fiesta hasta hacerse de día. (bat)
6 adlag.
todavía, aún, todavía entonces.
Gure ama hil zenean, ni artean umetxoa nintzen: Cuando se murió nuestra madre, yo todavía era un bebé. (bat)
sin orduan