Argazkia: Labayru Fundazioa
de cara a o cara a Es
1 loc. adv. En posición o dirección hacia
-(r)i begira, -(e)ra adi, [-(r)en] aldera, [-(e)ra ] bidean.
Nos castigaban de cara a la pared: Paretari begira zigortzen gintuzten. (bat)
Vuélvete de cara al sol: Parau zaitez eguzkira adi! (bizk)
Vamos cara a la ruina: Errekarat bidean goaz. (bat)
2 loc. adv. Ante
-(r)en aurrean, -(r)en aurrerako, -(r)en begietan, -(r)en begietarako, -(r)en aitzinean.
De cara al público es de una manera y en la intimidad de otra muy distinta: Bat da munduaren aurrean, eta arras bestelakoa bakarrean. (bat)
Cara al usuario resulta atractiva: Erakargarria da erabiltzailearen begietarako.
3 loc. adv. Con el objetivo puesto en
-(r)i begira, [sust.] + buruan daukala/[sust.] + buruan duela, -(r)i begi emanik; con el propósito de -t(z)eko asmoz, -t(z)eko asmotan, -t(z)eko ustean, -t(z)eko ustez, -t(z)eko xedetan; con afán de [part.] + beharrean, [part.] + beharrez; con la ilusión de pozean, esperantzan.
¿Tiene usted algún tipo de previsión de cara a la jubilación?: Ba al daukazu aurreikuspenik erretiroari begira? (bat)
De cara a las elecciones se hacen muchas promesas: Promes ugari egiten dituzte hauteskundeak buruan dituztela. (bat)
El sector hostelero se muestra optimista de cara a la nueva temporada estival: Udaldi berriari begi emanik, ostalaritza-sektorea baikor azaldu da. (bat)
Estudia idiomas cara a una beca en el extranjero: Atzerrirako beka baten esperantzan dabil hizkuntzak ikasten.