ezagun izan
1 ad. lok., ad. da, ad. dau
Iluntasun honetan ezer ez da ezagun: En esta oscuridad nada es conocido.
Nondik dozu ezagun, ba?: ¿De qué le conoces? (bizk)
esr
Ezkurretik ezagun da haretxa: De tal palo, tal astilla. (bizk)
2 ad. lok., ad. da, ad. dau
Ezagun da ez nozuna ezagutzen: Está claro que no me conoces. (bizk)
Mihinean da ezagun nor dan bakotxa: Lo que uno expresa evidencia lo que uno es. (bizk)
Ezagun dau horrek noren alabea dan: Está claro de quién es hija. (bizk)
Zure euskaragatik ezagun duzu nongoa zaren: Por tu euskera está claro de dónde eres. (bat)
Ezagun da euri asko egin dauena: Es evidente que ha llovido mucho. (bizk)
3 ad. lok., ad. da, ad. jako, ad. deutso
Ilargirik ez da ezagun: La luna no aparece. (bat)
Begiratu ea gazterik edo ezagun den: Mira si aparece algún joven. (bat)
Ezagun dau arpegian ondo ez dagoana: Se le nota en la cara que no está bien. (bizk)
Berbamoduak deutso ezagun bera nongoa dan: Se nota de dónde es por su forma de hablar. (bizk)