Argazkia: Labayru Fundazioa
llamar la atención Es
1 loc. vb. Advertir o amonestar
abisua emon/abisu eman, esan, altoa emon/alto eman; reprender agiraka egin, aldarri egin, errieta(n) egin.
Ya te han llamado la atención dos veces, así que estate quieto de una vez: Abisua emonda zagoz birritan eta geldirik egon zaitez baten. (bizk)
¿Cuántas veces te tengo que llamar la atención para que estés callado?: Zenbat aldiz esan behar dizut isilik egoteko? (bat)
Intentaba coger unas manzanas del árbol, pero enseguida me han llamado la atención: Arbolatik sagar batzuk harrapau guran ibili naz, baina altoa emon deuste arin. (bizk)
2 loc. vb. Despertar interés
atentzinoa emon/atentzioa eman, arreta emon/eman, deigarri izan, deigarri egin, begira jo, arreta piztu, nabarmen eretxi/nabarmen iritzi (peyor.), -(r)i gogoa eroan, -(r)i gogoa eraman; fijarse begia jo, begia ezarri.
Me llamó la atención no verte por allí: Atentzinoa emon eustan zu handik ikusi ez egiteak. (bizk)
A mí me llama más la atención su hermano, es mucho más dicharachero: Anaia deigarriagoa zait niri, askoz ere berritsuagoa da. (bat)
Ese anuncio llama la atención: Iragarki horrek begira jotzen du. (bat)
Parece que les ha llamado la atención mi forma de vestir, no dejaban de mirarme: Nire jazkereari nabarmen eretxi deutsie antza, begira-begira euki dodaz eta. (bizk)
Esa chica le llamó la atención desde el principio: Ikusi orduko jo eutsan begia neskatila hari. (bizk)
3 loc. vb. Dar la nota
burua erakutsi, burua atera, burua agertu, gangarra erakutsi, kopeta erakutsi, nabarmen ibili, inor barriketan ipinteko bidea emon/inor berriketan ipintzeko bidea eman, harroputzitu/harropuztu, oilartu (fig.).
Actúa de esa forma para llamar la atención: Burua erakusteko egiten ditu horrelako plantak. (bat)
No sé qué necesidad tienes de llamar la atención allá donde vas: Danean horren nabarmen zertan ibili behar ete dozu zuk? (bizk)
Nos mantendremos aquí callados sin llamar la atención: Inor berriketan jartzeko biderik eman gabe, isil-isilik geratuko gara hemen. (bat)