Argazkia: Labayru Fundazioa
salir Es
1vb. Partir a otro lugar
joan, urten/irten, alde | hanka | ospa egin, bide egin (avanzar); desaparecer desagertu, aienatu, aidatu/airatu, itzali, ezkutau/ezkutatu.
Salió de clase sin decir nada: Klasetik alde egin eban ezer esan barik.
¿Cuándo sale el avión?: Noiz urtengo dau hegazkinak?
2vb. Ir a la calle
(kalera) urten/irten, atera, kaleratu, jalgi, ilki, haizea hartu.
Nunca sale, le gusta estar en casa: Ez dau inoiz kalera urteten, gurago dau etxean egon.
3vb. Aparecer o mostrarse
agertu, azaldu, burua erakutsi | agertu (destacar).
Hoy sale mi padre en la televisión: Gaur nire aita agertuko da telebistan.
Es tan chulo que haría cualquier cosa por salir en los periódicos: Edozer egingo leuke egunkarietan bere burua erakustearren, hain da harroa!
4vb. Ir de vacaciones
(kanpora | oporretan) joan.
Los últimos años no hemos salido a ninguna parte: Aspaldiko urteokaz ez gara inora joan.
5vb. Originar
atera, lortu, egin.
La sidra sale de la manzana: Sagardaoa sagarretik ateraten da.
6vb. Sobresalir
nabarmendu, agiri/ageri izan, guztien ga(i)neko/gaineko izan, gailendu, nagusitu, handitu (hinchar); destacar (kanpora) urten/irten.
El armario sale demasiado para dejarlo así: Armairuak larregi urteten dau holan ixteko.
7vb. Nacer o brotar
jaio, sortu, urten/irten, atera, -(r)i jantzi (ref. al pelo; fig.); brotar erne, ernatu, ernemindu/ernamuindu, buztandu.
Le han salido muchas pecas con el sol: Eguzkiagaz orban askok urten deutsie.
Empezó a salirle el pelo desde muy chiquitín: Txikitxutatik hasi jakon ulea janzten.
Ya han salido las primeras setas de otoño: Urten dabe udagoieneko lehenengo perretxikoak.
8vb. Ref. a líquidos, rebosar
ga(i)nez(ka)/gainez(ka) | gaindi(z) | goiti | gonburu egin, ga(i)neztu/gaineztu, gaindi(ka)tu, gainezkatu; inundar urga(i)neztu/urgainez(ta)tu, uriolatu.
La leche va a salirse del puchero: Esneak lapikotik ganez egingo dau.
9vb. Publicar
argitaratu, plazaratu, atera, argitara emon/eman, kaleratu (hacer público).
Esta revista sale todas las semanas: Aldizkari hau astero argitaratzen da.
10vb. Ref. a compras, costar o valer
(balio) izan, atera, -(r)i kostau/kostatu.
Si pagas con tarjeta, te sale más barato: Txartela erabili ezkero, merkeago egiten deutsue; txartela erabiliz gero, merkeago aterako zaizu.
11vb. Ref. al sol, amanecer
eguzkia agertu | atera, eguzkiak urten/eguzkia irten, eguzkitu, (eguna) argitu.
Ha estado lloviendo toda la mañana pero al final ha salido el sol: Goiz osoan euria egin dau baina azkenean eguzkiak urten dau.
12vb. prnl. Ref. a líquidos, derramar
ga(i)nez/gainez | ga(i)nezka/gainezka | gaindi(z) | goiti egin, ga(i)neztu/gainez(ka)tu, gaindi(ka)tu, urten/irten (salirse).
Se ha salido la sopa: Zopeak ganezka egin dau.
13vb., vb. prnl. Pasar de dentro a fuera
urten/irten, atera, jalgi, ilki.
Hoy he salido antes de trabajar: Gaur arinago urten dot beharretik.
El motociclista se salió de la carretera: Moto-gidariak errepidetik urten eban.