Argazkia: Labayru Fundazioa
torcer Es
1vb. Cambiar de dirección
jo, joan, egin, hartu.
Al llegar al semáforo, torció a la derecha: Semaforora ailegau zanean, eskumara egin eban.
sin girar, doblar
2vb. Expresar desagrado con gestos
bekokia ilundu | baltzitu/belztu, musturra/muturra okertu (ref. al morro).
Al oír lo que dijeron sus compañeros de trabajo, torció el morro: Lankideek esanikoa entzukeran, musturra okertu eban.
3vb. Tergiversar
(berbak | hitzak) aldatu, aldrebestu, trabestu/trebestu, desitxuratu, nahastau/nahastatu, nahasi, -(r)i beste zentzun bat emon/-(r)i beste zentzu bat eman (dar otro sentido).
El intérprete torció las palabras del entrenador alemán: Itzultzaileak aldatu egin zuen entrenatzaile alemaniarrak esandakoa.
4vb., vb. prnl. Desviar o inclinar
okertu, desbideratu, okerbideratu, besteratu, makurtu, hobendu, albo | alde batera egin (hacia un lado), ezkeldu (ref. a la vista); encorvar kako(la)tu, malgutu, mako(la)tu; girar jirau/jiratu, birau/biratu; // sólo [vb.] makurrarazo/makurrarazi (tb. en vizc. makurtuazo), -(r)i makurtu eragin; sólo [vb. prnl.], estar torcido okertuta | makurtuta | hobenduta egon, albo | alde batera eginda egon.
El peso ha hecho que el clavo se tuerza: Pisuaren pisuaz untzea okertu egin da.
Desde que no usa gafas, tuerce la vista mucho más: Antiojuak kendu zituenetik, begiak gehiago ezkeltzen ditu.
5vb., vb. prnl. Estropear o frustrar
hondatu, zapuztu, (alperrik/alferrik) galdu, aldrebestu (enrevesar); malograr lorrindu, galetsi; col izorratu, kakaztu, kakanahastu; // sólo [vb. prnl.], salir mal txarto | ustel urten/irten.
El negocio se torció en el momento menos esperado: Negozioak ustel urten eban gitxien espero genduanean.
No toques nada porque todo lo tuerces: Ez eizu ezer egin, dana aldrebesten dozu eta.
6vb., vb. prnl. Ref. a un miembro del cuerpo, lesionar
bihortu/bihurtu, bihurritu, trokau/trokatu, atera, destokitu, kolokatu, trenkatu, trukau/trukatu; // sólo [vb. prnl.] lokatu, zantiratu/zaintiratu.
Se ha torcido el tobillo: Orkatilea bihurtu dau.
En la pelea me torcieron el brazo: Burrukan gengozala, besoa koiu eta okertu egin eusten.
7vb., vb. prnl. Pervertir
alperrik/alferrik galdu; malear bihurritu, okertu, deungatu, gaizkoatu, gaiz(to)tu, zitaldu; // sólo [vb.] galbidera | okerbidera | hondabidera | erorbidera eroan/eraman (tb. con ekarri), -(r)i bide txarra hartu eragin; sólo [vb. prnl.] okerreko bidea hartu, galbidera | okerbidera etorri.
Las formas causativas se crean añadiendo a la raíz verbal -arazo/-arazi, y tb. en vizc. -azo al participio.
La miseria vivida le torció: Jasandako pobretasunak okerbidera eroan eban.
No era tan joven cuando se torció por tomar drogas: Ez zan hain gaztea drogak hartzeagaitik alperrik galdu zanean.