Argazkia: Labayru Fundazioa
llamar la atención Es
1 loc. vb. Advertir o amonestar
abisua emon (bizk)/abisu eman (bat)
reprender:
agiraka egin
errieta(n) egin
Ya te han llamado la atención dos veces, así que estate quieto de una vez: Abisua emonda zagoz birritan eta geldirik egon zaitez baten. (bizk)
¿Cuántas veces te tengo que llamar la atención para que estés callado?: Zenbat aldiz esan behar dizut isilik egoteko? (bat)
Intentaba coger unas manzanas del árbol, pero enseguida me han llamado la atención: Arbolatik sagar batzuk harrapau guran ibili naz, baina altoa emon deuste arin. (bizk)
2 loc. vb. Despertar interés
atentzinoa emon (bizk)/atentzioa eman (bat)
deigarri izan
deigarri egin
begira jo
arreta piztu
nabarmen eretxi (bizk)/nabarmen iritzi (bat) (peyor.)
fijarse:
begia jo
begia ezarri
Me llamó la atención no verte por allí: Atentzinoa emon eustan zu handik ikusi ez egiteak. (bizk)
A mí me llama más la atención su hermano, es mucho más dicharachero: Anaia deigarriagoa zait niri, askoz ere berritsuagoa da. (bat)
Ese anuncio llama la atención: Iragarki horrek begira jotzen du. (bat)
Parece que les ha llamado la atención mi forma de vestir, no dejaban de mirarme: Nire jazkereari nabarmen eretxi deutsie antza, begira-begira euki dodaz eta. (bizk)
Esa chica le llamó la atención desde el principio: Ikusi orduko jo eutsan begia neskatila hari. (bizk)
3 loc. vb. Dar la nota
kopeta erakutsi
nabarmen ibili
inor barriketan ipinteko bidea emon (bizk)/inor berriketan ipintzeko bidea eman (bat)
oilartu (fig.)
Actúa de esa forma para llamar la atención: Burua erakusteko egiten ditu horrelako plantak. (bat)
No sé qué necesidad tienes de llamar la atención allá donde vas: Danean horren nabarmen zertan ibili behar ete dozu zuk? (bizk)
Nos mantendremos aquí callados sin llamar la atención: Inor berriketan jartzeko biderik eman gabe, isil-isilik geratuko gara hemen. (bat)