Argazkia: Labayru Fundazioa
aurreratu Eu
1 ad. da, ad. dau
adelantar(se), mover(se) hacia delante, ir o llevar hacia delante.
Burua aurreratu eban hobeto ikusteko: Movió la cabeza hacia delante para ver mejor. (bizk)
Zu aurreratu zaitez, besteei neuk itxarongo diet eta: Adelántate tú, que ya espero yo al resto. (bat)
Aurreratu eizu apurtxu bat mahaia: Lleva la mesa un pelín hacia delante. (bizk)
2 ad. da, ad. dau
adelantar(se) en el tiempo.
Aurten martira aurreratuko dabe batzarra: Este año se adelantará la asamblea al mes de marzo. (bizk)
Urtean behin ordubete aurreratu beharra dago erlojua: Una vez al año hay que adelantar una hora el reloj.
3 ad. jako
Neuretzat hartu gura izan dot, baina aurreratu egin jatez beste batzuk: Lo quería para mí, pero me han cogido la delantera. (bizk)
4 ad. dau
Eskumatik aurreratzerik ez dago, ezkerretik egin behar da beti: No se puede adelantar por la derecha, siempre hay que hacerlo por la izquierda.
5 ad. da, ad. dau
Ikasketetan nabarmen aurreratu du: Ha progresado notablemente en los estudios. (bat)
Euskerea asko aurreratu da gizartean joaniko hogei urteetan: El euskera ha avanzado mucho en los últimos veinte años. (bizk)
Horretara ez dozu ezer aurreratuko: De esa forma no vas a progresar en absoluto. (bizk)
Teknologia alderdian hainbat aurreratu da: Se ha avanzado muchísimo en el plano tecnológico.
6 ad. deutso
adelantar, dar por adelantado, prestar dinero.
Dirurik ez badaukazu, neuk aurreratuko deutsut: Si no tienes dinero, ya te lo presto yo. (bizk)
7 ad. dau
ahorrar dinero.
Txakur handirik gastetan ez dauenez, dan-dana dauka aurreratuta: Como no gasta ni un duro, lo ahorra todo. (bizk)
Dirua aurreratzen ez dago gaur erraz: Hoy en día no es fácil ahorrar.
sin aurreztu
8 ad. deutso
adelantar, avanzar, dar una noticia con anticipación.
Neuk aurreratzen dizut biharko batzarrean zuzendari izendatuko zaituztela: Yo te adelante que en la reunión de mañana te van a nombrar director. (bat)
Zuk esaiozu modu formal batez, baina neuk aurreratuko deutsat isilpean: Tú comunícaselo formalmente, pero ya se lo adelanto yo en secreto. (bizk)
9 part. adj.
Ingeles maila aurreratuan emon dau izena: Se ha apuntado en el nivel avanzado de inglés. (bizk)
Biziena aurreratua daukan arren, tratamentuaz hobera egin dau: Aunque tiene un cáncer avanzado, ha mejorado con el tratamiento. (bizk)
Udal Artxiboaren webgunean sartuta, bilaketa aurreratuaren bidez errazago topatuko duzu datua: Una vez entres en la página web del Archivo Municipal, encontrarás más fácil el dato mediante búsqueda avanzada. (bat)
10 part. adj.
Erretiro aurreratua eskatzekotan dabil: Tiene intención de pedir la jubilación anticipada.
Kuotaren ordainketa aurreratua eskatzen da: Se exige el pago anticipado de la cuota.
11 part. adj.
Edozertaz hitz egin dezakezu berarekin, oso zabala eta aurreratua da: Puedes hablar con ella de cualquier tema, es una persona muy abierta y progresista. (bat)
12 part. adj.
Ikasketetan ume aurreratua izan da beti: Siempre ha sido una niña precoz en los estudios.
Diagnostiko aurreratuak bizitza asko salbatzen ditu: El diagnóstico precoz salva muchas vidas. (bat)
sin goiztar (bizk)/goiztiar (bat)