Argazkia: Labayru Fundazioa
mezclar Es
1vb. Desordenar
nahastau/nahastatu, nahastu, laskitu, lardaskau/lardaskatu, nahaspilatu.
Ha mezclado los libros y ahora no soy capaz de encontrar el que quiero: Liburu guztiak nahastau ditu, eta orain ez naz kapaz gura dodana topetako.
2vb. prnl. Relacionarse con otros
nahastau/nahastatu, nahastu, nahasi, ibili, -(r)en artean ibili, baltsatu (unirse), botitu (asociarse), anabasitu (revolverse).
Le gusta mezclarse con gente de dinero: Jente dirudunagaz ibiltea gustetan jako; jente dirudunaren artean ibiltea gustetan jako.
3vb. prnl. Enlazar una raza con otra
nahastau/nahastatu, nahastu, nahasi.
4vb. prnl. Inmiscuirse o entrometerse
(tartean | erdian) sartu, eskua | surra/sudurra | musturra/muturra sartu, esku hartu, sakon sartu, behar ez dan/den lekuan sartu.
Estate tranquilo porque puedo asegurarte que nadie se mezclará en los asuntos económicos: Zagoz trankil ze segurtatu neikizu inork ez dauela diru kontuetan musturra sartuko.
5vb., vb. prnl. Unir una cosa con otra
nahastau/nahastatu, nahastu, nahasi, anabasitu (revolver), baltsatu, urtsutu (aguar).
Hay que mezclar la leche y los huevos: Esnea eta arrautzak nahastu behar dira.
6vb., vb. prnl. (fig.) Meter en un asunto a alguien
sartu, nahastau/nahastatu, nahastu, nahasi.
Ni se te ocurra mezclarte en ese asunto: Ez dakizula burutik be pasau halangoetan sartzerik.