Argazkia: Labayru Fundazioa
ari izan Eu
1ad. lok., ad. da
estar ocupado, estar haciendo algo.
-Zertan ari zara? -Liburu bat irakurtzen ari naiz: -¿Qué haces? -Estoy leyendo un libro. (bat)
Bihar jaialdia izango da ikastolan, eta ume guztiak kantuz, dantzan eta jolasean ariko dira: Mañana se celebrará una fiesta en la ikastola, donde todos los niños podrán cantar, bailar y jugar. (bat)
Futbolean aritu gara ordu bata arte: Hemos estado jugando al fútbol hasta la una. (bat)
Frantsesez ari direla esango nuke, baina ez nago oso ziur: Diría que están hablando en francés, pero no estoy muy seguro. (bat)
sin ibili, jardun, eragon, egon, enpleau (bizk)/enplegatu (bat)
2ad. lok., ad. da
ocuparse de, tratar (sobre), hablar.
Zertaz aritu dira gaurko hitzaldian?: ¿Sobre qué han tratado en la conferencia de hoy? (bat)
Hauxe da garairik egokiena gai horretaz aritzeko: Esta es la mejor época para tratar ese tema. (bat)
Lan-baldintzen gainean luze aritu dira gaurko bileran: En la reunión de hoy han hablado largo y tendido sobre las condiciones laborales. (bat)
3ad. lok., ad. dau
estar (haciendo). Ref. a fenómenos atmosféricos.
Euria ari du: Está lloviendo. (bat)
Elurra ari du: Está nevando. (bat)