Argazkia: Labayru Fundazioa
eutsi Eu
1 ad. trink., ad. deutso
Oratu zion zezenari bi adarretatik, bai eta eutsi ere irmo: Le agarró al toro fuertemente por los dos cuernos. (bat)
Berbeari eutsiko deutsat eta joan egingo naz: Voy a cumplir mi palabra e iré. (bizk)
Lanari eutsi zion: Se puso a trabajar. (bat)
sin oratu, heldu
2 ad. trink., ad. jako
estar contiguo, estar adherido, estar pegado, estar adjunto.
Eleizeari dautsala dago sakristauaren etxea: La casa del sacristán está contigua a la iglesia. (bizk)
Karrajua horma horri dautsala dago: El pasillo está contiguo a esa pared. (bizk)
Idazki honi dautsala esandako agiria bialtzen deutsut: Adjunto a este escrito te envío el mencionado documento. (bizk)
3 ad. deutso
Zuhaitzek eusten diote malkarretako lurrari: Los árboles sujetan la tierra de las pendientes. (bat)
Gure hizkuntzari eutsi behar deutsagu: Debemos mantener nuestra lengua. (bizk)
Bi orduz eutsi zioten etsaiaren erasoari: Aguantaron dos horas el ataque del enemigo. (bat)
Eutsiko ete deutso teilatuak? (bizk)
4 ad. deutso
aguantarse, contener.
Negarrari eutsi egin eutsan jente-aurrean egon zan bitartean: Contuvo el llanto mientras estuvo cara al público. (bizk)
Barreari eutsi ezinik egon naiz: Me ha costado contener la risa. (bat)
sin hilduratu
5 ad. deutso
Bizkaieraz, partizipio horren aditz-jokoak aditz iragankor datibodunen indikatiboko eta baldintzazko aditz-formen laguntzaileak dira; aditz laguntzaileok batuaz, ostera, -i- sustraikoak dira: nion, baligu, die, zenioke, etab.
Esan bazeunst, ez nintzan joango: Si me hubieras dicho, no habría ido. (bizk)
Eskatu deutsat eta ez deust ezetzik emon: Se lo he pedido y no me ha dicho que no. (bizk)
Ez geuntsan ezezkorik emon, baiezkoa baino. (bizk)
ikusi edun
6 ad. jok.
¡ten!, ¡toma!; ¡tenga usted!, ¡tome usted!
Aginterazko formea.
Eutsi, ba!: ¡Toma!
Eutsiz liburuok!: ¡Toma los libros! (bizk)
Eutsi eta gorde ondo!: ¡Ten, y guárdalo bien!
sin tori, autso, to, no, aiba
7 ad. deutso
Zuk eutsi, ez kikildu!: ¡Ánimo, no te amedrentes!
8 adj.
Ezer emoteko hori baino eutsiagorik ez dago: A la hora de dar, no hay nadie más tacaño que ese. (bizk)
sin zeken, zikotz (bizk)/zikoitz (bat)
9 part. adj.
Bereari eutsia da: Es obstinado.
sin burugogor, temati, zal (bizk)/zail (bat), setatsu