Argazkia: Labayru Fundazioa
irse al carajo Es
1 loc. vb. (vulg.) Malograrse o echarse a perder
haize freskoa hartzen joan, popatik hartzen joan (vulg.), zakutik hartzen joan (vulg.), pikutara joan, porrot egin, hondora joan, hutsean jo, ustel egin, hondatu, zapuztu, molokot egin, kuku jo.
Por un descuido el guiso se ha ido al carajo: Ez naz adi egon eta lapikokoa popatik hartzen joan da. (bizk)
El negocio que montaron se fue al carajo en menos de un año: Oraindik urtea egin gabe eta haien negozioak porrot egin zuen. (bat)
El proyecto se ha ido al carajo a falta de financiación: Dirurik ez eta egitasmoa pikutara joan zaigu. (bat)
2 loc. vb. (vulg.) Mostrar rechazo o repulsa
¡Vete al carajo y déjame en paz!: Zoaz artaburuak jorratzen eta itxi niri bakean! (bizk)
Sin más ni más nos dijo que nos fuéramos al carajo: Zakutik hartzeko esan zigun besterik gabe. (bat)