saber a gloria
1 loc. vb. Tener muy buen sabor
gozoa baino gozoagoa izan, gozoa be gozoa izan/gozoa ere gozoa izan, ahogozagarri izan, jateko gozoagorik egon ez, ahotik ezin utzia izan, itzel gustau/itzel gustatu, gozo eretxi/gozo iritzi.
Este vino sabe a gloria bendita: Ezti-bitsa da ardao hau. (bizk)
El agua de esta fuente sabe a gloria: Iturri honetako uraren gozoaren gozoa!
Las alubias de mi madre me sabían a gloria: Amak egiten zituen indabak ahogozagarriak benetan! (bat)
Las nueces con pan saben a gloria: Intxaurrak ogiagaz baino jateko gozoagorik ez dago munduan. (bizk)
Nos sirvieron un buen jamón y un queso que sabía a gloria: Atera ziguten urdaiazpikoa ona zen, eta gazta ahotik ezin utzia. (bat)
2 loc. vb. Ser muy de su gusto
gozo izan, atsegin izan, gogobetegarri izan, ezer gustukoagorik egon ez, -t(z)ea baino hoberik egon ez, pozgarri izan.
Echar una cabezada después de comer me sabe a gloria: Bazkalondoko losusta gozo zait. (bat)
Por fin llegó el ansiado tanto del empate y supo a gloria: Bardindu eben bardindu be, ha zan atsegin gozoa! (bizk)
Las vacaciones fuera de temporada saben a gloria: Sasoiz kanpoko lanartea baino ezer gauza gustukoagorik!
Tras varios días de lluvia este sol sabe a gloria: Eurialdiaren ostean, eguzkia pozgarri!