Argazkia: Labayru Fundazioa
ere (bat) be(re) (bizk) Eu
1lokail.
Baiezko esaldietan.
Aita ere etorri da.
Denok joango gara; amama ere bai.
Zeuk ere maite banauzu, zergatik haserretzen zara?
Josten ere badakite, baina ardoa edaten hobeki.
Zu eta ni, eta baita Joseba ere.
Entzun eta ikusi ere egin dut.
sin halaber
2lokail.
Ezezko esaldietan.
Ez du ezer erosi, ezta ogirik ere.
Ez da etorri bat bera ere.
Zuk ez baduzu ezagutzen, nik ere ez.
Ez zen joan, jakin ere ez zekien noiz zen.
Ez dugu hori ikasi zazpigarren mailan ere.
3lokail.
hasta, incluso.
Baiezko esaldietan.
Etsaiak ere aipatzen zuen.
Itsu batek ere ikus dezake.
Entzuteak ere min ematen dit.
Irakasleari ere txarto erantzuten dio.
sin ginoko
4partik.
nada de nada; de ninguna de las maneras.
ezer, inor... lako izenordainen eta inon, ezelan... lako adberbioen indargarria ezezko esaldietan.
Ezer ere ez dugu ikusi guk.
Inon ere ez dut horrelakorik ikusi.
Inola ere ezin da hori onartu.
Ezergatik ere ez nioke kalterik egin nahi.
-Nor etorri da? -Inor ere ez.
Inork ere ez daki hori.
5partik.
ni, ni siquiera.
Ezezko esaldietan.
Ez du hartu txakur handi bat ere.
Janzteko ere ez zen gauza.
6partik.
incluso.
oraindik, berriz, beti, badaezpada... lako adberbioen indargarria.
Badaezpada ere ni ez naiz joango.
Oraindik ere berririk jakin gabe nago.
7partik.
¡mira que...!
Aditz-izenaren indargarria.
Esatea ere!: ¡Mira que decirlo!
Holakorik entzutea ere!: ¡Mira que oír semejante cosa!
8partik.
Perpausean jokaturik doan aditzaren partizipiozko formearen indargarria.
Esan ere, lelokeriak baino ez ditu esaten.
Izan ere, ona da ondo jatea osasuntsu egoteko.
Badakit, jakin ere.
Etorri ere goizetik etorri zen.
Gertatu ere neuri gertatu behar.
9partik.
ni siquiera.
Galdegaia dan aditzaren indargarria; partizipioaren atzean eta egin aditzagaz lagunduta.
Horrelakorik orain arte entzun ere ez dut egin.
Pentsatu ere ez nuen egingo.
10mend. kontzes.
Aurrean partizipioa -ta zein -(r)ik osagarriagaz dauela.
Autobusa edukita ere, beti kotxez joaten da.
Bertan jaioa izanik ere, ez da euskalduna.
sin arren, nahi-ta (bizk)/nahiz eta (bat)
11mend. helb.
no sea que.
Kontuz bizikleta horrekin, istripuren bat izateko ere!