Argazkia: Labayru Fundazioa
gainera Eu
1 adlag.
a la parte de encima, sobre.
Gainera txokolate apur bat botata, gozoago egongo da.
Hormea gainera jausi eta hil egin dau.
2 postp.
a la parte superior de, a lo alto de.
Aurrean -(r)en osagarria edo artikulu bako izena dauela.
Mendiaren gainera heldu ziran.
Mahai gainera liburuak bota eta arineketa batean irten da kalera.
Igon zaldi gainera, ez zaitu botako eta.
Kaxa gainera igon eta jantzan hasi zan.
3 postp.
además de, encima de.
Aurrean -(r)en edo -(e)z osagarria dauela.
Horrezaz gainera, beste errazoi batzuk be aitatu behar doguz.
Seme-alaben gainera, beste ardura batzuk be badaukaz.
Bost seme ditu eta hauetaz gainera beste bat ekarri nahi du etxera.
sin ezeze, ez ezik
4 mend. mod.
además de haber, además de lo que.
Aurrean -az osagarria dauela.
Ordea emonaz gainera, parkamena be eskatu deust.
Gaizki erantzuteaz gainera, arrazoirik ere ez duzu.
Hak esan dauenaz gainera, beste zeozertxu be esan nahi dot.
sin gainetik
5 mend. denp.
tras, después de, una vez de.
Aurrean -aren osagarria dauela.
Erretratua ikusiaren gainera konturatu naz nor dan, osterantzean bapez.
Ahaztuta euki dogu baina haontxe, zeuk esanaren gainera akordau gara.
Entzunaren gainera, edonork igarri leio zer dan.
6 lokail.
Eta barre egin, gainera! Nik ez dot egiten, ba!
Ondo egin dau eta arin, gainera.
sin barriz (bizk)/berriz (bat)