Argazkia: Labayru Fundazioa
alde
1iz.
Ibaiaren alde biak ederto ikusten dira: Se ven perfectamente los dos lados del río.
Gurutzea alde baten eta bestean ezpatea: La cruz en una parte y en la otra la espada. (bizk)
Eskumako aldea eta ezkerreko aldea: La zona derecha y la zona izquierda.
Goiko aldetik beheko aldera: De la parte de arriba a la parte de abajo.
Uraz beste aldera igaro dira: Han cruzado al otro lado del agua.
2iz.
Alde guztietako jentea batu zan: Se reunió gente de todas las comarcas. (bizk)
Munduko alde guztietatik datoz funtzinoa ikustera: Vienen de todas las regiones del mundo a ver la función. (bizk)
Mendi aldean tiro-hotsak izan dira: Ha habido tiros en la zona de la montaña.
Bilbo aldean ze barri?: ¿Qué noticias hay por la zona de Bilbao? (bizk)
Mendi aldera joan da egurretan: Ha ido a la zona del monte a por leña.
3iz.
Ze alde dago gai batetik bestera?: ¿Qué diferencia hay de un tema a otro?
Alde handia dago oinez edo autoz joan: Hay gran diferencia entre ir en coche o caminando.
Aldea dago makala haren eta nire artean!: ¡Hay diferencia entre aquél cobarde y yo!
4iz.
ventaja, diferencia a favor.
Egundoko aldea atera dio: Le ha sacado una ventaja enorme. (bat)
5
Osabeari ibilkeran gehiago igarten jako daukan aldea: Al tío se le nota más al caminar la desviación que tiene. (bizk)
Astoari zestaina bietan pisu bardina ipini ezik, aldea eukiko dau: A no ser que al burro se le ponga el mismo peso en las dos cestillas, tendrá inclinación. (bizk)
6iz.
Alde guztietan dago zer ikasi: En todos los lugares hay qué aprender.
sin toki
7iz.
Zuk dinozunaren aldetik ikusita, onartu leiteke: Se podría aceptar desde tu punto de vista. (bizk)
Eretxia emon orduko alde guztiak euki behar dira kontuan: A la hora de opinar hay que tener en cuenta todos los aspectos. (bizk)
Alde horretatik arrazoi dozu: Tienes razón desde ese punto de vista. (bizk)
Alde batetik ilun ikusten dana, beste alde batetik argi ikusi leiteke: Lo que desde un prisma se ve oscuro, desde otro se podría ver claramente. (bizk)
8iz.
Gizalde: Gentío.
Txerrialde: Piara de cerdos.
sin talde, moltso (bizk)/multzo (bat)
9iz.
Arratsalde: Tarde.
Goizalde: Alba, amanecer.
Eguerdi aldean jende gitxiago dabil: Al mediodía suele haber menos gente. (bizk)
Iluntze aldera hotzitu egin dau: Ha refrescado al anochecer. (bizk)
10iz.
Erregearen aldera zirenean, guztiak belaunikatu ziren: Todos se arrodillaron cuando estuvieron próximos al rey. (bat)
sin hurbil, hur
11iz. Mat.
Albo-aldea: Lado adyacente.
Aurkako aldea: Lado opuesto.
12postp.
a favor (de).
Sarritan, aurrean -(r)en osagarria dauela.
Noren alde zagoz? Gure alde ala besteen alde?: ¿A favor de quién estás? ¿A nuestro favor o de los otros?
Lehen kontra egoana, orain alde daukagu: El que estaba en contra antes, ahora está a nuestro favor. (bizk)
Aurka egiten nekatu bazara, jarri zaitez alde: Si te has cansado de estar en contra, ponte a favor.
sin fabore, bando
13postp.
lejos, fuera (de).
Aurrean -tik osagarria dauela.
Ez nuke nahi neure herritik alde hiltzea: No me gustaría morir lejos de mi pueblo. (bat)
Lurralde honetatik alde ere ez duzu hoberik aurkituko: No vas a encontrar nada mejor fuera de este pueblo. (bat)
14adb.
Batzuetan alde egoten dira negarra eta barrea: Algunas veces la risa y el llanto están la una al lado del otro.
Etxetik alde dago umeen eskola: La escuela infantil está cerca de casa.
esr Aldeko behiak esnea luze: La cabra de mi vecina más leche da que la mía.
sin hurbil, ondo
15interj.
¡fuera!, ¡fuera de...!, ¡lejos de...!
Alde hemendik! Kanpora!: ¡Lejos de aquí! ¡Fuera!
sin ospa, aide (bizk)/aire (bat), hanka, haize, ut, utikan